|
Bizkaiko Publizitate Ajentzien
Elkartea 1996. urtean jaio zen publizitateko 30 bat enpresen eskutik,
honako helburu hauekin: gure kolektiboa duindu, instituzio eta komunikabideekiko
harremanak egokitu, elkarkideen lanaren kalitatea indartu, eta enpresa
jaioberrientzat norabide bilakatzea.
Bizkaiko Publizitate Ajentzien Elkartean publizitate sormenaren estrategiekin
zerikusia duten jarduerak garatzen dituzten enpresa guztiak sartu ahal
dira, tamainu, tipologia edota bereiztasunezko maila alde batera utziz.
Horrez gain, sartzeko gai dira Bizkaiko zein Euskal Herriko beste edozein
udalerrietako enpresak, hau bezalako erakunde batekin ez daudenak, eta
erreferentzigune baten bila daudenak.
Azken urteotan, BPAE-k mota guztietako gorabeherak bizi izan ditu, merkatu
eta sektore honetan arruntak, baina bere "kode deontologikoari" esker, helburu
nagusiak lortzeaz gain, bere interesak defendatzeko tresna funtsezkoa
dela erakutsi du.
Urteko fakturaketa 70 milloi euro baino gehiagokoa, eta 600 bat langilek
osatutako gizakolektiboa izanez, Bizkaiko Pubilizitate Ajentzien Elkartean
gure sektoreko ehuneko 80a kokatzen da, laster ehuneko 90a gainditzeko
asmoz.
Talde independiente honek orekatu ahal izan ditu, alde batetik, elkarkideen
arteko konpetentzia “leiala”, eta bestetik, bezero, komunikabide
eta ajente sozioekonomikoekiko harremanak, Bizkaiko zein bere inguruko
aurrerapen iraunkorraren aldeko apostua eginez. |